Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 23:3-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta Eguipton lohitu ciren; lohitu ciren beren gaztaroan; hequien bulharrac çaphatuac eta hequien loreac histuac içan ciren.

4. Bada, çaharrena Oola deitzen cen, eta ahizpa gazteena Ooliba; eta biac içatu nituen, eta eman çarozquidaten semeac eta alabac. Bada, Oola deitzen cena, Samaria da; eta Ooliba, Jerusaleme.

5. Oola lohitu da nitaz bercerequin; erhotu da bere galai, Asiriar hauçocoen gainean,

6. Ceinac baitziren moredinez jaunciac, aitzindari eta buruçaguiac, gazte lehiagarriac, oro çaldunac, eta çaldia ederqui cerabilatenac.

7. Eta bere besarcaldi lohiac, guiçon hautatu, Asiariarren seme hequiençat guciençat cituen, eta erhotuqui maithatu cituen; hequien ororen likisquerietan kutsatu du bere burua.

8. Hortaz berçalde, etzituen utzi Eguipton erabili cituen lohiqueriac; ecen Eguiptoarrec ere harequin lo eguin dute haren gaztaroan, eta haren lorea histu, eta harequin atseguin hartu içan dute.

9. Aria hortaz arthiqui dut bere galaien escuetara, Asurren semeen escuetara, ceinen gainean erhoaraci baitzuen likisqueriac.

10. Hequiec aguertu dute haren laidoa, eraman dituzte haren semeac eta alabac, eta bera hil dute ezpataz; eta orotan aiphatua içan da haren asturugaitza, eta erabaqui çucenac bethe dituzte haren gainean.

11. Hori ikusi ondoan, Ooliba haren ahizpa, hura baino guehiago erhotu da oraino bere lohiquerian; eta bere ahizpac baino liçunqueria handiagoac,

12. Ahalqueric gabe escaini daroezte Asiriarren semeei, haren ganat soineco carançatuequin heldu ciren aitzindari eta cargudunei, çaldiz heldu ciren çaldunei, eta guiçon-gazte eder guciei.

13. Eta ikusi dut bide lohi batez cihoacela biac.

14. Eta berhatu ditu oraino bere likisqueriac; eta ikusi dituenean guiçonac harrasietan thindatuac, Caldearren itchurac carancequin atheratuac,

15. Ezpata-uhalac guerrian, buruco thindatuac buruan, guciec iduri aitzindariac, Babilonaco eta Caldearren lurreco umeac, sorcez hangoac baitziren,

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 23