Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 23:27-45 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Eta hire ganic gueldiaraciren ditinat hire tzarqueria, eta Eguiptoco lurreticaco hire lohiqueriac; eta ez ditun guehiago hequien gainera goitituren hire beguiac, eta ez haiz guehiago Eguiptoaz orhoituren.

28. Ecen hau dio Jainco Jaunac Huna non arthiquitzera hoatan higüin ditunanen escuetara, hainen escuetara, ceinetaz asea baita hire arima.

29. Eta gaitzirizcorequin lothuco çaizquin, eta eramanen ditine hire onac, eta igorriren haute bulucic eta laidoz estalia; eta aguertuac içanen ditun hire lohiqueria ahalcagarriac, hire tzarqueria eta hire liçunqueriac.

30. Hori eguinen daine, ceren haicen lohitu jendaien arara, ceinen erdian hire burua kutsatu baitun hequien jaincomoldeetan.

31. Hire ahizparen bideaz haiz eta haren edateco uncia dainat escura emanen.

32. Hau cion Jainco Jaunac: Hire ahizparen unci çabal eta barnatic dun edanen; irrigarri eta erdeinagarri ibilico haiz; ecen gaitza dun uncia.

33. Hordituren haiz eta oinhacez betheco, atsecabezco eta hiradurazco uncitic, hire ahizpa Samariaren uncitic.

34. Eta hartaric edanen dun, eta ondaquineraino hustuco dun, eta iretsico ditun haren puscac, eta aztaparca larrutuco ditun hire bulharrac; ecen ni naun minçatu, dio Jainco Jaunac.

35. Aria hortaz hau cion Jainco Jaunac: Ceren ahanci naunan eta hire guibelerat arthiqui, hic ere jasançan hire tzarqueria eta hire lohiqueriac.

36. Eta Jaunac hau erran çarodan: Guiçasemea, ez othe ditutzu juiaturen Oola eta Ooliba, eta ez othe diozcatzute erranen beren tzarqueriac?

37. Ecen berceequin kutsatu dire, odola badute escuetan, eta jaincomoldeequin lohitu dire; eta guehiago dena, enetzat eguin cituzten haurrac hequiei escaini diozcate iresteco.

38. Hau ere eguin darotade oraino: egun hartan lohitu dute ene sainduteguia eta profanatu ene larumbatac.

39. Eta beren jaincomoldeei imolatzen cituztenean beren haurrac, eta ene sainduteguian, haren lohitzeco sarcen ciren egun hartan, hau ere eguin darotade ene temploaren erdian:

40. Bilharaci dituzte urrundanic heldu ciren guiçon hequiec, ceinei igorri baitzaroezten bidalquinac. Hara beraz ethorri direla; hequien ariaz garbitu haiz, antimonioz thindatu ditun hire bethondoac, eta aphaindu haiz hire edergailu guciez.

41. Ohe guciz ederrean jarri haiz, eta mahain berreguindua hire aitzinean; ene balsamu eta usain goçoac eçarri ditun hequien aitzinean.

42. Eta han agueri cen bozcariotan cen ostearen haroa; eta mortutic heldu eta ostetic erakarriac ciren guiçonei ematen çaroezten escuetan escumuthurrecoac eta buruan koro ederrac.

43. Eta berceequin lohiquerian higatua cen emaztequi hari erran nioen: Hori ere bere liçunquerian liçunduren da oraino!

44. Eta haren gana sarthu dire hala-nola emaztequi lilitchoaren gana; horrela sarcen ciren, Oola eta Ooliba emazte galdu horien gana.

45. Çucenaren aldeco guiçonac dire beraz; hequiec emanen daroete emazte lohituen juiamendua eta odol-ixurleen juiamendua; ceren lohitu baitire eta odola baitute escuetan.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 23