Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 23:16-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Bere begui guticitsuec erhotu dute hequien gainean, eta hequiei Caldeara igorri diozcate bidalquinac.

17. Eta Babilonaco umeac haren gana ethorri cirenean lohiqueriaco ohera, liçundu çuten beren uquiez, eta hequiez liçundua içan cen eta haren arima hequiez içan cen asea.

18. Aguerian eçarri ditu bere lohiqueriac, eta aguertu du bere laidoa; eta ene arimac urrun eguin du haren ganic, haren ahizparen ganic urrundu cen beçala;

19. Alabainan lohiqueria lohiqueriaren gainean eçarri du, orhoituz bere gaztaroco egunez, ceinetan liçundu baitzuen bere burua Eguiptoco lurrean.

20. Eta bere likisquerietan erhotu da hequien besharcaldiençat, hequien haraguiac baitire astoenac iduri eta hequien cirristac çaldienac beçalacoac.

21. Eta berritu ditun hire gaztaroco tzarqueriac, hire bulharrac Eguipton çaphatuac, eta hire lorea histua içan cirenecoac.

22. Aria hortaz, Ooliba, hau cion Jainco Jaunac: Huna non hire contra jauçaraciren ditudan hire galai guciac, ceinetaz ase baita hire arima, eta hire contra inguruan bilduren ditinat oro,

23. Babilonaco umeac, eta Caldear guciac, aitorensemeac, erregueac eta buruçaguiac, Asiriaco ume guciac, irazqui ederreco guiçon-gazteac, aitzindariac eta cargudun guciac, aitzindarien buruçaguiac eta çaldun aiphatuac.

24. Eta populu oste handia ethorriren çain orga-laster eta arrodequin; alde orotaric hire contra harturen ditine guerrunceac, erredolac eta cascac; eta ahala emanen ciotenat hire gainean, eta berei çaioten beçala haute juiaturen.

25. Eta eçarriren dinat hire contra ene karra, ceinari errabian emanen baitiote hire gainean bide; ebaquiren darozquine sudurra eta beharriac; eta hitaric guelditzen dena arthiquiren dine ezpataren azpira; harturen ditine hire seme-alabac; eta suaz iretsiac içanen dire hire azquen ondarrac.

26. Biluciren haute hire soinecoetaric, eta eramanen ditine hire sendagailazco edergailuac.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 23