Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 23:12-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Ahalqueric gabe escaini daroezte Asiriarren semeei, haren ganat soineco carançatuequin heldu ciren aitzindari eta cargudunei, çaldiz heldu ciren çaldunei, eta guiçon-gazte eder guciei.

13. Eta ikusi dut bide lohi batez cihoacela biac.

14. Eta berhatu ditu oraino bere likisqueriac; eta ikusi dituenean guiçonac harrasietan thindatuac, Caldearren itchurac carancequin atheratuac,

15. Ezpata-uhalac guerrian, buruco thindatuac buruan, guciec iduri aitzindariac, Babilonaco eta Caldearren lurreco umeac, sorcez hangoac baitziren,

16. Bere begui guticitsuec erhotu dute hequien gainean, eta hequiei Caldeara igorri diozcate bidalquinac.

17. Eta Babilonaco umeac haren gana ethorri cirenean lohiqueriaco ohera, liçundu çuten beren uquiez, eta hequiez liçundua içan cen eta haren arima hequiez içan cen asea.

18. Aguerian eçarri ditu bere lohiqueriac, eta aguertu du bere laidoa; eta ene arimac urrun eguin du haren ganic, haren ahizparen ganic urrundu cen beçala;

19. Alabainan lohiqueria lohiqueriaren gainean eçarri du, orhoituz bere gaztaroco egunez, ceinetan liçundu baitzuen bere burua Eguiptoco lurrean.

20. Eta bere likisquerietan erhotu da hequien besharcaldiençat, hequien haraguiac baitire astoenac iduri eta hequien cirristac çaldienac beçalacoac.

21. Eta berritu ditun hire gaztaroco tzarqueriac, hire bulharrac Eguipton çaphatuac, eta hire lorea histua içan cirenecoac.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 23