Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 22:6-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Horra Israelgo buruçaguiac beren besoaren gainean bermatu direla, hire erdian odolaren ixurceco.

7. Hire erdian irainez erdiratuac içan ditun aita eta ama, hire erdian jaçarri cioten arrotzari, hire erdian atsecabe eman alhargunari eta umeçurçari.

8. Arbuiatu dun ene sainduteguia eta lohitu ditun ene larumbatac.

9. Mihi gaixtoco guiçonac içan ditun hire erdian odolaren ixurceco; eta mendien gainean jan dine hire erdian; gaixtaqueria hire erdian eguin dine.

10. Aitaren ahalcagarriqueria aguertu dine hire erdian; astagaizdunaren lohitasuna ahalcatu dine hire erdian.

11. Eta hire erdian bakotchac tzarqueria eguin din bere lagunaren emaztearen gainean, eta aitaguinarrebac itsusqui lohitu din bere erreina; anaiac bere arreba, bere aitaren alaba, borchatu din hire erdian.

12. Hire erdian emaitzac hartu ditine odolaren ixurceco; hartu dun lucurua, guibelerat hartu dun eman huen baino guehiago; diru-irritsez bidegabe ekarri dioten hire lagunei; eta ahanci naun ni, dio Jainco Jaunac.

13. Hara nic escuac elkarri jo ditut hic erabili dunan jaramanqueriaren gainean, eta hire erdian ixuria içan den odolaren gainean.

14. Hire bihotzac ihardetsiren othe du, eta hire besoac nausituren othe dire, nic eguinen darozquinatan egunetan? Ni Jauna naiz minçatu, eta nic eguinen dut.

15. Eta jendaietan barraiaturen eta lurren hedaduran haut haiçaturen, eta hire ganic galaraciren dinat hire lohiqueria.

16. Eta jendaien aitzinean hire nausi jarrico naun; eta jaquinen dun ni naicela Jauna.

17. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

18. Guiçasemea, cephetara bihurtu çait Israelgo etchea; horiec oroc iduri dute cobrea, ezteinua, burdina eta beruna labearen erdian; cilhar-cepha dire bilhacatu.

19. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Cephetara çaretelacoz bihurtu guciac, horren gatic hara non bilduco çaituztedan nic Jerusalemeren erdira,

20. Cilharra, cobrea, ezteinua, burdina eta beruna bilcen diren beçala labearen erdira; hartan bitz deçadan sua çuen urtharazteco. Horrela bilduco çaituztet ene suminduran eta ene hasarrean, eta asquietsico dut ene burua, eta urtharacico çaituztet.

21. Eta bilduco çaituztet, eta kaldatuco çarete ene hasarrearen suan, eta urthuco çarete haren erdian.

22. Nola baita cilharra labearen erdian, hala içanen çarete Jerusalemeren erdian; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna, çuen gainera ixuri duquedanean ene sumindura.

23. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 22