Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 22:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

2. Eta çuc, guiçasamea, ez othe duçu juiatuco, ez othe duçu juiatuco, hiri odolcoia?

3. Eta erakutsico diozcatzu bere icigarriqueria guciac, eta erranen dioçu: Hau derra Jainco Jaunac: Horra hiria, odola bere erdian, ixurcen duena, ethor daquioen bere ordua; eta lohiquerian ibilceco, jaincomoldeac eguin dituena bere buruaren contra.

4. Hire odol, hitaz ixuria içan denaz hobendun eguin haiz; eguin ditunan hire idolez lohitu haiz; eta hurbilaraci ditun hire egunac, eta erakarri dun hire urtheen azquen ordua: horren gatic jendaiei laidagarri, lur guciari irrigarri haut arthiqui.

5. Hire aldean direnec eta hitaric urrungoec lelo atheratuco dine hire gainean, lohia, hire tzarqueriez aiphatua, eragozpen lazgarrico hiria.

6. Horra Israelgo buruçaguiac beren besoaren gainean bermatu direla, hire erdian odolaren ixurceco.

7. Hire erdian irainez erdiratuac içan ditun aita eta ama, hire erdian jaçarri cioten arrotzari, hire erdian atsecabe eman alhargunari eta umeçurçari.

8. Arbuiatu dun ene sainduteguia eta lohitu ditun ene larumbatac.

9. Mihi gaixtoco guiçonac içan ditun hire erdian odolaren ixurceco; eta mendien gainean jan dine hire erdian; gaixtaqueria hire erdian eguin dine.

10. Aitaren ahalcagarriqueria aguertu dine hire erdian; astagaizdunaren lohitasuna ahalcatu dine hire erdian.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 22