Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 21:17-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Eta nic escuac joco ditut bata berceari, eta aseco dut ene hasarrea; ni Jauna naiz minçatu.

18. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

19. Eta çuc, guiçasemea, gogoan har çatzu bi bide; Babilonaco erregueren ezpata ethor dadien; leku beretic ilkico dire biac; eta erreguec atheratuco du çorthea; hirico bide buruan arthiquico du çorthea.

20. Bide bat eçarrico duçu, ezpata ethor dadien Amonen semeen Errabathera, eta bide bat Judeara, Jerusaleme guciz hazcarrera.

21. Ecen Babilonaco erregue guelditua da bide-juntan, bi bideen buruan, asmaguinçan eta gueci nahasten hari delaric; idolei galdeca eta bitima-barneen ikarcen haritu da.

22. Çorthea escuinerat erori da Jerusalemeren gainera, eçar detzan ahariac, haren ahoac mana deçan sarrasquia, guduco orroetan alcha deçan minçoa, ahariac eçarraraz detzan atheen contra, eguinaraz detzan hersgailuac eta hazcargailuac.

23. Eta Jerusalemdarren beguietan, hura içanen da oraclequeta alferretan dabilana beçala, eta larumbatetaco phausua imitatzen duena iduri; hura ordean atzemateco orhoituren da tzarqueriaz.

24. Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Ceren orhoitu çareten çuen gaixtaqueriaz, eta aguertu ditutzuen çuen legue-hausteac, eta çuen gogoeta gucietan aguertu diren çuen tzarqueriac; diot, ceren çareten orhoitu, etsaien aztaparraz atzemanac içanen çarete.

25. Hi berriz, profanoa, Israelgo buruçagui gaixtoa, ceinaren eguna muga berecian ethorri baita tzarquerien akabançaraco;

26. Hau cioc Jainco Jaunac: ken çac burucoa, ken koroa: ez othe da koro hori, aphala goratu eta gora cena aphaldu duena?

27. Erakutsico dut haren tzar, tzar, tzartasuna; eta hori ez da guerthatuco ethorri arteo haina ceinari baitagoquio erabaquia, eta hari emanen diot.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 21