Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 21:13-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Ceren den oneritsia; eta hori, hausten ere duenean manamenduco makila, eta makila ez da guehiago içanen, dio Jainco Jaunac.

14. Çuc beraz, guiçasemea, profetisa çaçu, eta escuac jo çatzu elkarri; eta bikunduco eta hirurkunduco da hilçaileen ezpata; hori da sarrasqui handico ezpata, hequiec harrituco dituena,

15. Bihotzac iharraracico eta xahupenac xahupenaren gainean eçarrico dituena. Hequien athe gucietan eçarri dut ezpata çorrotzaren ikara, ezpata arguitzeco legundua eta sarrasquitzeco mehatua denarena.

16. Ezpata, çorrotz hadi; habil escuin edo ezquer, hire lehiac haraman edocein aldetara.

17. Eta nic escuac joco ditut bata berceari, eta aseco dut ene hasarrea; ni Jauna naiz minçatu.

18. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

19. Eta çuc, guiçasemea, gogoan har çatzu bi bide; Babilonaco erregueren ezpata ethor dadien; leku beretic ilkico dire biac; eta erreguec atheratuco du çorthea; hirico bide buruan arthiquico du çorthea.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 21