Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 20:7-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta erran nioten: Norc bere beguietaric ken betza behaztopagailuac, eta berautzue Eguiptoco idoletan kutsa; ni naiz çuen Jainco Jauna.

8. Eta sumindu naute, eta ez naute ençun nahi içan; batbederac icigarriqueriac bere beguietaric ez ditu kendu, eta ez dituzte utzi Eguiptoco jaincomoldeac. Eta erran nuen ene gaitzidura hequien gainera ixurico nuela, eta ene hasarrea Eguiptoco lurrean asquietsiren nuela hequien gainean.

9. Eta eguin dudana eguin dut ene icenaren ariaz, ene icenac etzeçan arbuioric içan jendaien aitzinean ceinen erdian baitziren, eta ceinen artean aguertu bainitzaioten Eguiptoco lurretic ilkiarazteco.

10. Atheratu ditut beraz Eguiptoco lurretic, eta eraman ditut mortura.

11. Eta eman diozcatet ene manamenduac eta erakutsi ene erabaquiac, ceinac bethez guiçona bicico baita hequien bidez.

12. Berçalde eman diozcatet ene larumbatac, hequien eta ene arteco eçagutzari içateco, eta jaquin ceçaten ni naicela hequiec sainduesten nituen Jauna.

13. Eta Israelgo umeec sumindu naute mortuan; ez dire ene manamenduetan ibili; eta hastandu dituzte ene erabaquiac, ceinac bethez guiçona bicico baita hequien bidez; eta bihurriqui hautsi dituzte ene larumbatac. Erran dut beraz ene iraquidura mortuan ixurico nuela hequien gainera eta xahutuco nituela.

14. Eta eguin dudana eguin dut ene icenaren ariaz, arbuioric etzeçan içan jendaien aitzinean, ceinen erditic eta ceinen beguien azpian ilkiaraci baititut.

15. Escua hequien gainera goratu dut beraz mortuan, ez netzan sarraraz eman nioten lurrean, esne eta ezti çarioen lur, berce gucien bitorean;

16. Hastandu cituztelacotz ene erabaquiac, ene manamenduetan etzirelacotz ibili eta hautsi cituztelacotz ene larumbatac; ecen jaincomoldeen ondotic çabilan hequien bihotza.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 20