Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 20:42-49 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

42. Eta jaquinen duçue ni naicela Jauna, noiz-eta-ere eraman baitzatuztequet Israelgo lurrera, lur hartara ceina gatic alchatu baitut escua çuen arbasoei emanen niotela.

43. Eta han orhoituren çarete çuen bide eta çuen gaixtaqueria guciez, ceinetaz baitzarete lohitu; eta çuen buruac etzaizquitzue çuen beguietan eder içanen, eguin ditutzuen tzarqueria gucien ariaz.

44. Eta, Israelgo etchea, jaquinen duçue ni naicela Jauna, benedicatu çaituztequedanean ene icenaren arietan, eta ez çuen bide tzar eta çuen gaixtaqueria ecin-guehiagocoen arabera, dio Jainco Jaunac.

45. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

46. Guiçasemea, hegoarat itzul çaçu beguithartea, eta Africaco haicearen alderat igor çatzu çure hitzac, eta hegoaldeco oihanerat profetisa çaçu.

47. Eta erroçu hegoaldeco oihanari: Adi çan Jaunaren hitza; hau dio Jainco Jaunac: Huna non bizturen dinatan sua nic hire erdian: eta hire çuhaitzac, ala hostodunac, ala iharrac, erreren ditinat guciac; suco garra ez da iraunguico, eta hegoatic ipharrera beguitharte guciac hartan quiscailduco dire.

48. Eta bici direnec oroc ikusiren dute, nic Jaunac biztu dudala hura, eta nihorc ez du hilen.

49. Eta erran nuen: Ai! ai! ai! Jainco Jauna; hauquiec nitaz erraten dute: Ez othe çaicu bethi paraboletan minço?

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 20