Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 20:39-45 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

39. Eta çuec, Israelen umeac, hau dio Jainco Jaunac, çoazte cein çuen idolen ondotic eta cerbitza çatzue. Hortan ere ez banauçue ençuten, eta çuen emaitzez eta çuen jaincomoldeez likisten baduçue guehiago ene icena;

40. Ene mendi sainduan, Israelgo mendi goran, dio Jainco Jaunac, han cerbitzaturen nau Israelgo etche guciac; oroc, diot, ene gogaraco içanen diren lurrean; eta han onhetsiren ditut çuen sainduespen gucietan çuen picainac eta çuen hamarrenen escainça.

41. Usain goçotan hartuco çaituztet, populuetaric erakarri eta barraiatuac çareten lurretaric bildu çaituztequedanean, eta çuen erdian sainduetsia içanen naiz jendaien aitzinean.

42. Eta jaquinen duçue ni naicela Jauna, noiz-eta-ere eraman baitzatuztequet Israelgo lurrera, lur hartara ceina gatic alchatu baitut escua çuen arbasoei emanen niotela.

43. Eta han orhoituren çarete çuen bide eta çuen gaixtaqueria guciez, ceinetaz baitzarete lohitu; eta çuen buruac etzaizquitzue çuen beguietan eder içanen, eguin ditutzuen tzarqueria gucien ariaz.

44. Eta, Israelgo etchea, jaquinen duçue ni naicela Jauna, benedicatu çaituztequedanean ene icenaren arietan, eta ez çuen bide tzar eta çuen gaixtaqueria ecin-guehiagocoen arabera, dio Jainco Jaunac.

45. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 20