Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 20:28-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Eta sarraraci nituen ondoan lur huntan, ceintaz escua alchatu bainuen emanen niotela; tzarquerian ikusi dituzte munho gora guciac eta çuhaitz adarsuac, eta han imolatu dituzte beren bitimac, han sumindu naute beren escaincez, han erre dituzte beren balsamu goçoenac eta ixuri beren libacioneac.

29. Eta erran diotet: Cer da çuec çohazten leku gora hori? Eta leku goraren icenaz deithua içan da egungo eguna arteo.

30. Hargatic erroçu Israelgo etcheari: Hau dio Jainco Jaunac: Çuen arbasoen bidean limburcen çarete, eta hequien behaztopagailuetan behaztopatzen;

31. Eta çuen emaitzen esqueinçan, çuen haurrac sutic iraganaraztean, egungo eguna arteo çuen jaincomolde gucietan lohitzen çarete; eta nic ihardets neçaqueçue, Israelgo umeac? Ala ni! dio Jainco Jaunac, ez darotzuedala ihardetsiren.

32. Eta ez da eguinen çuen gogoac derabilcana, dioçuenean: Jendaiac beçala eta lurreco populuac beçala içanen gare, çuren eta harrien adoratzeco.

33. Ala ni! dio Jainco Jaunac, escu hazcarraz, eta beso hedatuaz eta ene sepha ixuriz erreguinaturen naicela çuen gainean.

34. Eta atheraturen çaituztet populuetaric, eta bilduren çaituztet barraiatuac çareten lurretaric; eta escu hazcarraz, eta beso hedatuaz, eta ene sepha ixuriz erreguinaturen naiz çuen gainean.

35. Eta eramanen çaituztet populu gabeco mortura, eta han bekoz beko çuequin juiamendutan sarthuco naiz.

36. Nola juiamendutan çuen arbasoequin sarthu bainaiz Eguiptoco lurreco mortuan, hala juiatuco çaituztet, dio Jainco Jaunac.

37. Eçarriren çaituztet ene manamenduco makilaren azpian eta ene batasunaren estecan.

38. Eta çuetaric berecico ditut legue-hausleac eta gaixtaguinac; kenduco ditut beren egoitzaco lurretic, eta Israelen lurrean ez dire sarthuco; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.

39. Eta çuec, Israelen umeac, hau dio Jainco Jaunac, çoazte cein çuen idolen ondotic eta cerbitza çatzue. Hortan ere ez banauçue ençuten, eta çuen emaitzez eta çuen jaincomoldeez likisten baduçue guehiago ene icena;

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 20