Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 20:21-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Eta semeec sumintaraci naute; ene mamenduetan ez dire ibili; ene erabaquiac ez dituzte iduqui, hequien bethetzeco, (hequiec bethez guiçona bicico baita hequien bidez), eta hautsi dituzte ene larumbatac. Eta dixidatu ditut ene iraquidura ixurico niotela gainera, eta mortuan ene hasarrea asquietsico nuela hequien gainean.

22. Aldaratu dut ordean ene escua, eta eguin dudana eguin dut ene icenaren ariaz, arbuioric etzeçan içan jendaien aitzinean, ceinen erditic eta ceinen beguien azpian atheratu baititut.

23. Eta mortuan berriz goratu dut escua hequien gainera, jendaietan hequien barraiatzeco, eta lurretan haiçatzeco;

24. Ceren etzituzten ene erabaquiac bethe, arbuiatu cituzten ene manamenduac, eta hautsi ene larumbatac, eta hequien beguiac aiten idolei cirelacotz iratchiqui.

25. Nic ere beraz eman diozcatet manamendu ez onac, eta erabaqui batzu, ceinen bidez ez baitziren bicico.

26. Eta lohitu ditut beren emaitzetan, beren bekatuençat escaincen çutenean ume-uncia lehen aldico idequitzen duen gucia; eta jaquinen dute ni naicela Jainco Jauna.

27. Hargatic, guiçasemea, minça çaquizquio Israelgo etcheari eta erroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Oraino eta hortan burhoztatu naute çuen arbasoec, irain eguinez arbuiatu nautenean,

28. Eta sarraraci nituen ondoan lur huntan, ceintaz escua alchatu bainuen emanen niotela; tzarquerian ikusi dituzte munho gora guciac eta çuhaitz adarsuac, eta han imolatu dituzte beren bitimac, han sumindu naute beren escaincez, han erre dituzte beren balsamu goçoenac eta ixuri beren libacioneac.

29. Eta erran diotet: Cer da çuec çohazten leku gora hori? Eta leku goraren icenaz deithua içan da egungo eguna arteo.

30. Hargatic erroçu Israelgo etcheari: Hau dio Jainco Jaunac: Çuen arbasoen bidean limburcen çarete, eta hequien behaztopagailuetan behaztopatzen;

31. Eta çuen emaitzen esqueinçan, çuen haurrac sutic iraganaraztean, egungo eguna arteo çuen jaincomolde gucietan lohitzen çarete; eta nic ihardets neçaqueçue, Israelgo umeac? Ala ni! dio Jainco Jaunac, ez darotzuedala ihardetsiren.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 20