Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 20:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta çazpigarren urthean, borzgarren hilabetheco hamargarren egunean guerthatu cen hau: Israelgo çaharretaric ethorri ciren guiçonac Jaunari galde eguitera, eta jarri ciren ene aitzinean.

2. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

3. Guiçasemea, minça çaquizquiote Israelgo çaharrei eta erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Niri galdeca haritzera ethorri othe çare? Ala ni! ez darotzuedala ihardetsiren, dio Jainco Jaunac.

4. Juiatzen badituçu, juiatzen, guiçasemea, erakuts diotzotzuete beren aiten icigarriqueriac;

5. Eta erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Israel hautatu nuen egunean, Jacoben etcheticaco iraulguiaren alde alchatu nuenean escua, Eguiptoco lurrean aguertu ninçaiotenean, eta hequien alde goititu nuenean escua, nerralaric: Ni naiz çuen Jainco Jauna;

6. Egun hartan goratu nuen escua hequiençat, hequien erakarceco Eguiptoco lurretic hautatu nioten lur batera, ceinari esne eta ezti baitzarion, ceina lur gucien artean hauta baita.

7. Eta erran nioten: Norc bere beguietaric ken betza behaztopagailuac, eta berautzue Eguiptoco idoletan kutsa; ni naiz çuen Jainco Jauna.

8. Eta sumindu naute, eta ez naute ençun nahi içan; batbederac icigarriqueriac bere beguietaric ez ditu kendu, eta ez dituzte utzi Eguiptoco jaincomoldeac. Eta erran nuen ene gaitzidura hequien gainera ixurico nuela, eta ene hasarrea Eguiptoco lurrean asquietsiren nuela hequien gainean.

9. Eta eguin dudana eguin dut ene icenaren ariaz, ene icenac etzeçan arbuioric içan jendaien aitzinean ceinen erdian baitziren, eta ceinen artean aguertu bainitzaioten Eguiptoco lurretic ilkiarazteco.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 20