Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 18:7-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Nahigaberic guiçonari ematen ez badio; çorduruari bahia badio bihurcen; borcharen bidez deusic eramaten ez badu; bere oguitic gose denari badio ematen, eta buluça estalcen badu;

8. Ez badu lucurutan maileguz ematen, eta emana baino guehiago ez badu guibelerat harcen; gaixtaqueriatic aldaratzen badu bere escua, eta bi guiçonen artean erabaqui çucena badu ematen;

9. Ene manamenduetan ibilcen bada, eta ene leguea beguiratzen badu, cintasunari bere bidearen emateco; haina prestua da, cinezco biciaz da bicico, dio Jainco Jaunac.

10. Seme bat içaten badu ohoina, odol-ixurlea eta gaizqui horietaric cerbaiten eguilea;

11. Horiec oro ez baditu eguiten ere, bainan mendietan jaten badu, eta lagunaren emaztea lohitzen,

12. Beharrari eta erromesari atsecabe ematen, ohorgoac eguiten, bahiac ez bihurcen, jaincomoldeetara beguiac goititzen, icigarriqueria eguiten,

13. Lucurutan ematen, eman baino guehiago guibelerat harcen; haina bicico othe da? Gaitzesgarriqueria horiec oro eguin dituenean, ez da bicico; heriotzez hilen da, eta haren odola, haren gain içanen da.

14. Hainac içaten badu seme bat, ceinac ikustenez bere aitaren bekatu guciac, icialdura harcen badu, eta halacoric ez eguiten,

15. Mendien gainean ez jaten, Israelgo etchearen jaincomoldeetara beguiric ez goititzen, lagunaren emaztea ez borchatzen,

16. Guiçonari atsecaberic ez ematen, bahiric ez iduquitzen, ohoinçaric ez eguiten, bere oguitic goseari ematen, buluça estalcen,

17. Beharraren alderaco bidegabetic escua urruncen, lucururic eta emana baino guehiagocoric guibelerat ez harcen, ene leguea bethetzen, eta ene manamenduetan ibilcen; haina ez da bere aitaren tzartasuna gatic hilen, bainan eguiazco biciaz da bicico.

18. Haren aita, ceren cen bidegabezqui minçatu, ceren eguin çuen bere anaiari borcha, eta bere herritarren erdian gaizquia, hara non hil den bere bekatuan.

19. Eta dioçue: Cergatic semeac ez du jasan aitaren gaizquia? Ceren semea çucenean eta çucentasunean den ibili, ene manamenduac dituen beguiratu eta bethe, aria hortaz da eguiazco biciaz bicico.

20. Norc-ere eguinen baitu bekatu, haina da hilen; semeac ez du jasanen aitaren bekatua, ez-eta aitac semearena; prestuaren prestutasuna haren gainean da içanen, eta gaixtoaren gaixtaqueria haren gainean içanen da.

21. Gaixtaguina berriz, eguin dituen bekatu guciez urriquitan sarcen bada, eta beguiratzen baditu ene manamendu guciac, çucenean eta çucentasunean ibilcen bada, eguiazco biciaz da bicico eta ez da hilen.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 18