Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 18:4-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Huna, arima guciac eneac dire; aitaren arima beçala, semearen arima ere enea da: bekatura erorico den arima, hura bera da hilen.

5. Eta guiçon bat içaten bada çucena; çucenean eta çucentasunean ibilcen bada;

6. Mendietan jaten ez badu, eta beguiac alchatzen ez baditu Israelgo jaincomoldeetara; borchatzen ez badu bere lagunaren emaztea, eta astagaizdunari hurbilcen ez baçaio;

7. Nahigaberic guiçonari ematen ez badio; çorduruari bahia badio bihurcen; borcharen bidez deusic eramaten ez badu; bere oguitic gose denari badio ematen, eta buluça estalcen badu;

8. Ez badu lucurutan maileguz ematen, eta emana baino guehiago ez badu guibelerat harcen; gaixtaqueriatic aldaratzen badu bere escua, eta bi guiçonen artean erabaqui çucena badu ematen;

9. Ene manamenduetan ibilcen bada, eta ene leguea beguiratzen badu, cintasunari bere bidearen emateco; haina prestua da, cinezco biciaz da bicico, dio Jainco Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 18