Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 17:5-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta hartu çuen hango hacitic, eta lurrean eçarri çuen erainçatzat, erroaren lotharazteco ur handien gainean; lurraren axalean eçarri çuen.

6. Eta musquildu cenean, çabaldu cen mahats-ondo aphal bat, ceinaren adarrac baitzauden arranoari beguira, eta erroac hunen azpian baitziren. Mahastu cenean beraz, fruituac atheratu cituen aihenetan, eta aldascac arthiqui cituen.

7. Eta aguertu cen berce arrano bat, hegal handi batzuequin eta hainitz hegatsequin; eta hara non mahats-ondo harec, iduri erroac haren alderat hedatzen cituela, bere adarrac haren ganat çabaldu cituen, urzta ceçan bere ur guicenetaric.

8. Landatua cen lur onean, ur hainitzen lekuan, ekar ceçan hostoila eta fruitu, eta eguin çadien mahats-ondo handi bat.

9. Erraçu: Hau dio Jainco Jaunac: Ongui atheratuco othe da bada? Lehembicico arranoac ez othe diozca iraicico erroac eta eragotzico fruituac, eta idorraracico gandoac, eta ez othe du iharraracico; behartu gabe bere indarraren handitasuna eta guiçon oste bat, errotic haren atheratzeco?

10. Horra non den landatua; ongui atheraco othe da? Haice erregarriac uquituco duenean, ez othe da ihartuco, eta musquilarazten çuten ur-errequequin ez othe da idortuco?

11. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

12. Erroçu populu kexagarri horri: Ez daquiçue cer erran nahi duen horrec? Erroçu: Hara non heldu den Babilonaco erregue Jerusalemera, eta hartuco ditu erregue eta harequilaco aitzindariac, eta bere ganat eramanen ditu Babilonara.

13. Eta erregue odoletic hartuco du buruçagui berri bat, eta harequin joco du patu bat, eta cina hartuco du haren ganic; bainan lurreco guiçon hazcarrac eramanen ditu,

14. Erresuma gueldi dadien aphal eta ez dadien goiti, bainan iduc eta cerbitza deçan harequilaco patua.

15. Erregue berriac, haren ganic urrunduric, bidalquinac igorri ditu Eguiptora, eman diotzotençat çaldiac eta armada handi bat. Horien eguilea ongui atheraturen othe da, edo salbatzera helduren othe da? eta bere patua hautsi duena itzuriren othe da?

16. Ala ni! dio Jainco Jaunac, hilen dela Babilonaren erdian, erregue eguin duenaren lekuan, eta ceinaren cina hutsaldu, eta ceinarequilaco patua hautsi baitu.

17. Eta Faraon ez da Babilonaco erregueren contra armada handi eta populuqueta gaitz batequin abiatuco gudura, ez hersgailu alchatzera eta tranchada eguitera, jende hainitzen hilceco.

18. Ecen erregue berriac arbuiatu du cina patuaren hausteco, eta etsaiari eman dio escua; eta horiec oro eguin ondoan, ez da itzurico.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 17