Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 17:17-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Eta Faraon ez da Babilonaco erregueren contra armada handi eta populuqueta gaitz batequin abiatuco gudura, ez hersgailu alchatzera eta tranchada eguitera, jende hainitzen hilceco.

18. Ecen erregue berriac arbuiatu du cina patuaren hausteco, eta etsaiari eman dio escua; eta horiec oro eguin ondoan, ez da itzurico.

19. Aria hortaz, dio Jainco Jaunac: Ala ni! haren buruaren gainean eçarriren ditudala arbuiatu duen cina eta hautsi duen patua.

20. Eta hedaturen diot ene artea eta atzemanen dut ene sarean; eramanen dut Babilonara, eta han juiaturen dut patu hauspenaz, ceintaz bainau arbuiatu.

21. Eta haren alderat iragan direnac oro haren armada guciarequin ezpataren azpira dire erorico; ondarrac berriz, haice gucietara dire barraiatuco, eta jaquinen duçue, ni Jauna naicela minçatu.

22. Hau dio Jainco Jaunac: Eta cedro handienaren bihotzetic hartuco eta landatuco dut; haren adaburuaren capetatic berecico dut gando guri bat, eta landatuco dut mendi gora eta alde orotaric agueri den baten gainean.

23. Israelgo mendiric gorenean landatuco dut hura, eta musquilduco da, eta emanen du fruitua, eta cedro handi bat da ilkico; eta haren azpian egonen dire hegastin guciac, eta haren hostaiaren itzalean ohanceac eguinen dituzte xori guciec.

24. Eta aurkinçaco çuhamu guciec jaquinen dute, nic Jaunac aphaldu dudala çuhaitz gora, eta goratu çuhaitz aphala; iharraraci dudala çuhaitz hostoduna, eta hostaraci çuhaitz iharra. Ni Jauna naiz minçatu, eta nic dut eguin.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 17