Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 15:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jauna minçatu citzaitan, cioelaric:

2. Guiçasemea, certaco da mahatsaren çura, oihanetaco çuhamu gucien aldean?

3. Hartaric hartuco othe da lan cerbaiten eguiteco gueia, edo hartaric eguinen othe da tresna cerbaiten dilindan eçarceco ciria?

4. Suari jatera ematen çaio; suac erretzen diozca bi muthurrac, eta erdia ikazten da; cerbait lanetaco on othe da?

5. Oso cenean ere, deusetaco etzen; cembat gutiago suac iretsi eta erre ondoan, hartaric lan cerbait eguinen da?

6. Aria hortaz, dio Jainco Jaunac: Nola oihanetaco çuhamuen artean mahats-çura baita suari eman dudana, hala emanen ditut Jerusalemdarrac.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 15