Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 14:9-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta profeta bat mukur minçatuco denean, nic Jaunac enganatu duquet profeta hura; eta escua hedaturen dut haren gainera, eta xahuco dut Israelgo ene populuaren erditic.

10. Eta biec jasanen dute beren tzarqueria; nolacoa galdeguilearen tzarqueria, profetaren tzarqueria halacoa içanen da;

11. Israelgo etchea ez dadiençat guehiago ceiher ene ganic, ez-eta lohi ene leguearen hauspen eguiten dituen guciez; bainan içan dadien ene populua eta ni içan nadiençat haren Jaincoa, dio armadetaco Jaunac.

12. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

13. Guiçasemea, lur batec ene alderat bekatu eguin duqueenean, ene leguea gaixtoqui hautsiz, escua hedaturen dut haren gainera, kenduren diot oguiaren lagunça, harat igorriren dut gosetea, eta hilen ditut hango guiçon eta aciendac.

14. Eta hartan balire hirur guiçon hauquiec, Noe, Daniel eta Job, beren prestutasunaz athera letzazquete beren biciac, dio armadetaco Jaunac.

15. Eta abere basa gaixtoac lur hartara igor banetza haren xahutzera, eta ecin-hurbilduzcoa eguin baledi, nihor ez delacoz hartan gaindi iragaiten basabereen gatic;

16. Hirur guiçon horiec han balire; ala ni! dio Jainco Jaunac, ez leçaquetela libraturen ez seme, ez alabaric, bainan berac bakarric libratuac içan litazqueela; lurra ordean desmasiatua liçate.

17. Edo lur hartara ezpata bidal baneça, eta erran baneço ezpatari: Hoa lur hortan gaindi, eta hilen ditiat horgo guiçon eta aciendac;

18. Eta hirur guiçon horiec haren erdian balire, ala ni! dio Jainco Jaunac, ez leçaquetela libra ez semeric, ez alabaric, bainan berac bakarric içan litazqueela libratuac.

19. Baldin ordean içurritea igor baneça lur hartara, eta ene gaitzidura haren gainera ixur baneça odoletan, hartaric eceztatzeco guiçon eta aciendac;

20. Eta haren erdian balire ere Noe, Daniel eta Job; ala ni! dio Jainco Jaunac, ez leçaquetela libra ez semeric, ez alabaric, bainan beren prestutasunaz beren buruac libra letzazquetela.

21. Halere Jainco Jaunac hau dio: Baldin arthic banetza ere Jerusalemeren gainera lau erabaqui guciz gaitz horiec, ezpata, gosetea, basabereac, içurritea, hango guiçon eta acienden hilceco;

22. Gucia gatic hartan gueldi litazque cembait salbaturic, athera letzazquetenac beren seme-alabac. Hara non hainac çuen gana ilkico diren, eta ikusico ditutzue hequien bidea eta hequien asmuac, eta goçacari hartuco duçue, nic Jerusalemeren gainera erakarri gaitzaz, nic haren gainean manatu gauça gucietan.

23. Eta goçacari içanen duçue, ikusiren ditutzuenean hequien bidea eta hequien asmuac; eta eçaguturen duçue ez ditudala alferretan eguin nic Jerusalemen eguin ditudan guciac, dio Jainco Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 14