Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 14:20-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta haren erdian balire ere Noe, Daniel eta Job; ala ni! dio Jainco Jaunac, ez leçaquetela libra ez semeric, ez alabaric, bainan beren prestutasunaz beren buruac libra letzazquetela.

21. Halere Jainco Jaunac hau dio: Baldin arthic banetza ere Jerusalemeren gainera lau erabaqui guciz gaitz horiec, ezpata, gosetea, basabereac, içurritea, hango guiçon eta acienden hilceco;

22. Gucia gatic hartan gueldi litazque cembait salbaturic, athera letzazquetenac beren seme-alabac. Hara non hainac çuen gana ilkico diren, eta ikusico ditutzue hequien bidea eta hequien asmuac, eta goçacari hartuco duçue, nic Jerusalemeren gainera erakarri gaitzaz, nic haren gainean manatu gauça gucietan.

23. Eta goçacari içanen duçue, ikusiren ditutzuenean hequien bidea eta hequien asmuac; eta eçaguturen duçue ez ditudala alferretan eguin nic Jerusalemen eguin ditudan guciac, dio Jainco Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 14