Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 14:2-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

3. Guiçasemea, guiçon horiec beren bihotzetan sarthu dituzte beren lohiqueriac, eta beren aitzinean eçarri dute beren tzartasuneco gaizbidea; eta horiec niri galda, eta nic ihardetsico othe diotet?

4. Horren gatic minça çaquizquiote eta erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Guiçona, Israelgo etcheticaco guiçona, ceinac bere lohiqueriac bere bihotzean sarthu eta bere tzartasuneco gaizbidea bere aitzinean eçarri baitu, eta profetaren gana ethorrico baita haren arartecoz niri cerbaiten galdatzera, hainari nic Jaunac ihardetsico diot bere lohiquerien murruaren arabera;

5. Israelgo etchea içan dadiençat atzemana, ene ganic bere idola gucietara guibelaraci duen bere bihotzean.

6. Hargatic erroçu Israelgo etcheari: Hau dio Jainco Jaunac: Bihur eta guibela çaitezte çuen idoletaric, eta çuen kutsapen gucietaric aldara çatzue çuen beguitharteac.

7. Ecen baldin guiçona, Israelgo etcheticaco guiçona, edo cein-nahi arrotz proselitetaric Israelen çagoena, atzetu balitzait, eta bere idolac bere bihotzean eçarri, eta bere tzartasuneco gaizbidea bere aitzinean jarri balu, eta profetaren gana heldu balitz, haren arartecoz niri galde baten eguitera; nic Jaunac neronec ihardetsiren diot.

8. Eta guiçon haren contra itzuliren dut ene beguithartea eta emanen dut ikusquiçun eta erranquiçunetan, eta xahuturen dut ene populuaren erditic; eta jaquinen duçue Jauna ni naicela.

9. Eta profeta bat mukur minçatuco denean, nic Jaunac enganatu duquet profeta hura; eta escua hedaturen dut haren gainera, eta xahuco dut Israelgo ene populuaren erditic.

10. Eta biec jasanen dute beren tzarqueria; nolacoa galdeguilearen tzarqueria, profetaren tzarqueria halacoa içanen da;

11. Israelgo etchea ez dadiençat guehiago ceiher ene ganic, ez-eta lohi ene leguearen hauspen eguiten dituen guciez; bainan içan dadien ene populua eta ni içan nadiençat haren Jaincoa, dio armadetaco Jaunac.

12. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

13. Guiçasemea, lur batec ene alderat bekatu eguin duqueenean, ene leguea gaixtoqui hautsiz, escua hedaturen dut haren gainera, kenduren diot oguiaren lagunça, harat igorriren dut gosetea, eta hilen ditut hango guiçon eta aciendac.

14. Eta hartan balire hirur guiçon hauquiec, Noe, Daniel eta Job, beren prestutasunaz athera letzazquete beren biciac, dio armadetaco Jaunac.

15. Eta abere basa gaixtoac lur hartara igor banetza haren xahutzera, eta ecin-hurbilduzcoa eguin baledi, nihor ez delacoz hartan gaindi iragaiten basabereen gatic;

16. Hirur guiçon horiec han balire; ala ni! dio Jainco Jaunac, ez leçaquetela libraturen ez seme, ez alabaric, bainan berac bakarric libratuac içan litazqueela; lurra ordean desmasiatua liçate.

17. Edo lur hartara ezpata bidal baneça, eta erran baneço ezpatari: Hoa lur hortan gaindi, eta hilen ditiat horgo guiçon eta aciendac;

18. Eta hirur guiçon horiec haren erdian balire, ala ni! dio Jainco Jaunac, ez leçaquetela libra ez semeric, ez alabaric, bainan berac bakarric içan litazqueela libratuac.

19. Baldin ordean içurritea igor baneça lur hartara, eta ene gaitzidura haren gainera ixur baneça odoletan, hartaric eceztatzeco guiçon eta aciendac;

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 14