Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 14:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta ene gana ethorri ciren Israelgo çaharrac, eta jarri ciren ene aitzinean.

2. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

3. Guiçasemea, guiçon horiec beren bihotzetan sarthu dituzte beren lohiqueriac, eta beren aitzinean eçarri dute beren tzartasuneco gaizbidea; eta horiec niri galda, eta nic ihardetsico othe diotet?

4. Horren gatic minça çaquizquiote eta erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Guiçona, Israelgo etcheticaco guiçona, ceinac bere lohiqueriac bere bihotzean sarthu eta bere tzartasuneco gaizbidea bere aitzinean eçarri baitu, eta profetaren gana ethorrico baita haren arartecoz niri cerbaiten galdatzera, hainari nic Jaunac ihardetsico diot bere lohiquerien murruaren arabera;

5. Israelgo etchea içan dadiençat atzemana, ene ganic bere idola gucietara guibelaraci duen bere bihotzean.

6. Hargatic erroçu Israelgo etcheari: Hau dio Jainco Jaunac: Bihur eta guibela çaitezte çuen idoletaric, eta çuen kutsapen gucietaric aldara çatzue çuen beguitharteac.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 14