Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 13:5-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Etzarete igan etsaiaren contra, ez duçue harrasi bat ceiherrera alchatu Israelgo etchearen alde, guduan gogor eguiteco Jaunaren egunean.

6. Hutsalqueriac dituzte ikusten eta gueçurrezco asmuac atheratzen, erranez: Jaunac erran du, noiz-eta-ere Jaunac ez baititu igorri; eta thematzen dire beren hitzean.

7. Çuen ikuspenac ez othe ciren hutsalac, eta çuec eguin profeciac gueçurrezcoac? eta dioçue: Jaunac erran du, ni ez naicelaric minçatu.

8. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Ceren hutsalqueriac ditutzuen erran, eta gueçurrezco ikuspenac içatu, eta horren gatic huna non heldu natzaitzuen, dio Jainco Jaunac.

9. Eta ene escua içanen da profeta hutsalqueria ikusle eta gueçur-asmatzaileen gainean; ez dire ene populuaren baldarnan içanen, ez-eta Israelgo etcheco liburuan iscribatuac, eta ez dire Israelgo lurrean sarthuren, eta jaquinen duçue ni naicela Jainco Jauna;

10. Ceren enganatu duten ene populua, erranez: Baquea, eta baqueric etzen; eta populuac eguiten çuen harrasi bat; hequiec ordean lurrez embocatzen çuten lastoric gabe.

11. Erroçute embocatzen nahastecaric gabe hari direnei, harrasia erorico dela; ecen içanen da uria eraunsiaca, eta igorriren ditut harri gaitzac, oldarrean jautsico direnac, eta haice-phesia oro urratuco duena.

12. Eta harrasia erori balin bada, ez othe darotzuete erranen: Non da çuec eguin embocadura?

13. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Ene gaitziduran jauçaracico dut haice-phesia, eta ene iraquiduran uri-eraunsia, eta ene hasarrean harri handiac oro ahitzeraino.

14. Eta nahastecaric gabe embocatu duçuen harrasia urratuco eta lurraren bardin eçarrico dut, eta aguertuco da haren asentua; eta embocatzailea erorico eta xahutuco da haren erdian; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.

15. Eta asquiestera emanen diot ene sephari harrasiaren gainean, eta hura nahastecaric gabe embocatzen dutenen gainean, eta erranen darotzuet: Ez da guehiago harrasia, haren embocatzaileac ere ez dire.

16. Ez dire guehiago Israelgo profeta hequiec, Jerusalemeri profetisatzen hari cirenac eta baquezco ikuspenac harençat ikusten cituztenac; eta baqueric ez da, dio Jainco Jaunac.

17. Eta çuc, guiçasemea, itzul çaçu beguithartea beren baitharic profetisatzen hari diren çure populuco alaben contra; profetisa çaçu hequien gainean,

18. Eta erroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitz hainei, ceinac ukondo gucien azpico hari baitire ukondopeco eguiten, eta bururdi eguiten adin orotaco buruen azpico, arimen harrapatzea gatic; eta ene populuco arimac harrapatu dituztenean, baiterrote bicia eman diotela

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 13