Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 12:20-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta orai jendez betheac diren hiriac hustuac, eta lurra mortu içanen dire; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.

21. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

22. Guiçasemea, cer duçue Israelgo lurrean derasaçuen erran hau: Egunac urrun daude, eta ikuspen guciac iraunguico dire?

23. Erroçute beraz: Hau dio Jainco Jaunac: Ixilaracico dut erran hori; eta Israelen ez du guehiago jendeac aiphatuco. Eta erroçute, hurbil direla egunac eta ikuspen gucien obratzeac.

24. Ecen ez da guehiago ikuspen alferric eta profecia guerthugabecoric içanen Israelgo semeen artean;

25. Ceren ni naiz minço Jauna; eta edocein gauça erran deçadan, guerthaturen da, eta ez da guehiago luçatzeric içanen; bainan çuen egunetan, populu kexagarria, erranen dut gauça bat, eta hura eguinen dut, dio Jainco Jaunac.

26. Eta ilki citzaitan Jaunaren hitza, cerralaric:

27. Guiçasemea, huna non Israelgo etcheac dioen: Hunec ikusten duen ikuspena, egun ascoren burucotzat da, eta ephe luce baten guerocotzat profetisatzen du hunec.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 12