Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 12:12-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Eta hequien erdian den buruçaguia, soin gainetan eramana içanen da, ilhumbean ilkico da; harrasia cilhatuco dute haren eramateco; haren beguithartea estalia içanen da, beguiz ez deçan ikus lurra.

13. Eta arthiquiren dut ene sarea haren gainera, eta ene artean harrapatua içanen da; eta eramanen dut Babilonara, Caldearren lurrera; eta ez du hura ikusico, eta han hilen da.

14. Eta haren inguruan diren guciac, haren çainac eta haren soldadoac, barraiatuco ditut atde orotara; eta bilucico dut ezpata hequien ondotic.

15. Eta jendaietan barraiatu eta lurretan barbanacatu dituquedanean, eçaguturen dute ni naicela Jauna.

16. Eta hequietaric guiçon bakar batzu ezpatari, gosete eta içurriteari itzurraraciren ditut, hequien gaixtaqueria guciac erran detzazten sarthuco diren jendaietan, eta eçagut deçaten ni naicela Jauna.

17. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

18. Guiçasemea, ikaran jan çaçu çure oguia, eta ura ere herresaca eta atsecaberequin edan çaçu.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 12