Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 12:10-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitzezco profecia hau, Jerusalemen den buruçaguiarençat, eta hequien erdian den Israelgo etche guciarençat.

11. Erraçu: Ni naiz çuençateco eçagutzaria: nola nic eguin baitut, hala guerthaturen çaiote hequiei; desherrituac içanen eta gathibu goanen dire.

12. Eta hequien erdian den buruçaguia, soin gainetan eramana içanen da, ilhumbean ilkico da; harrasia cilhatuco dute haren eramateco; haren beguithartea estalia içanen da, beguiz ez deçan ikus lurra.

13. Eta arthiquiren dut ene sarea haren gainera, eta ene artean harrapatua içanen da; eta eramanen dut Babilonara, Caldearren lurrera; eta ez du hura ikusico, eta han hilen da.

14. Eta haren inguruan diren guciac, haren çainac eta haren soldadoac, barraiatuco ditut atde orotara; eta bilucico dut ezpata hequien ondotic.

15. Eta jendaietan barraiatu eta lurretan barbanacatu dituquedanean, eçaguturen dute ni naicela Jauna.

16. Eta hequietaric guiçon bakar batzu ezpatari, gosete eta içurriteari itzurraraciren ditut, hequien gaixtaqueria guciac erran detzazten sarthuco diren jendaietan, eta eçagut deçaten ni naicela Jauna.

17. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

18. Guiçasemea, ikaran jan çaçu çure oguia, eta ura ere herresaca eta atsecaberequin edan çaçu.

19. Eta erranen dioçu lurreco populuari: Hau derrote Jainco Jaunac, Jerusalemen, Israelgo lurrean egoten direnei: Asaldutan janen dute beren oguia, eta inconiamendutan edanen dute beren ura, lurra bere ostetic gabe dadiençat, hartan egoten diren gucien gaixtaqueriaren gatic.

20. Eta orai jendez betheac diren hiriac hustuac, eta lurra mortu içanen dire; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.

21. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

22. Guiçasemea, cer duçue Israelgo lurrean derasaçuen erran hau: Egunac urrun daude, eta ikuspen guciac iraunguico dire?

23. Erroçute beraz: Hau dio Jainco Jaunac: Ixilaracico dut erran hori; eta Israelen ez du guehiago jendeac aiphatuco. Eta erroçute, hurbil direla egunac eta ikuspen gucien obratzeac.

24. Ecen ez da guehiago ikuspen alferric eta profecia guerthugabecoric içanen Israelgo semeen artean;

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 12