Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 12:10-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitzezco profecia hau, Jerusalemen den buruçaguiarençat, eta hequien erdian den Israelgo etche guciarençat.

11. Erraçu: Ni naiz çuençateco eçagutzaria: nola nic eguin baitut, hala guerthaturen çaiote hequiei; desherrituac içanen eta gathibu goanen dire.

12. Eta hequien erdian den buruçaguia, soin gainetan eramana içanen da, ilhumbean ilkico da; harrasia cilhatuco dute haren eramateco; haren beguithartea estalia içanen da, beguiz ez deçan ikus lurra.

13. Eta arthiquiren dut ene sarea haren gainera, eta ene artean harrapatua içanen da; eta eramanen dut Babilonara, Caldearren lurrera; eta ez du hura ikusico, eta han hilen da.

14. Eta haren inguruan diren guciac, haren çainac eta haren soldadoac, barraiatuco ditut atde orotara; eta bilucico dut ezpata hequien ondotic.

15. Eta jendaietan barraiatu eta lurretan barbanacatu dituquedanean, eçaguturen dute ni naicela Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 12