Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 12:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

2. Guiçasemea, populu kexagarri baten erdian egoten çare; horiec badituzte beguiac ikusteco, eta ez dute ikusten; beharriac badituzte aditzeco, eta ez dute aditzen; ceren populu sumintarazle bat baita.

3. Çuc beraz, guiçasemea, eguizquitzu desherritzeco behar ditutzun tresnac, eta desherrituco çare egunaz horien aitzinean; desherrituco çare, berriz, leku batetaric bercera, ikusten çaituztelaric, hean bederen beguiratuco duten, ecen jendaqui kexagarri bat da.

4. Eta camporat atheratuco ditutzu çure tresnac, desherripeneraco tresnac beçala, egunaz, hequien aitzinean; çu berriz, arratsean ilkico çare hequien aitzinean, desherritzen dena ilkitzen den beçala.

5. Hequien beguien aitzinean cilha çaçu çure etcheco harrasia eta handic athera çaite.

6. Hequien aitzinean gain gainetan eramana içanen çare, ilhun nabarrean eramanen çaituzte; estalico duçu çure beguithartea, eta ez duçu ikusico lurra; ecen eçagutzaritzat eman çaitut Israelgo etcheari.

7. Eguin nuen beraz Jaunac manatu içan çarotan beçala; egunaz atheratu nituen ene puscac desherritzen denaren puscac beçala; arratsean ene escuz cilhatu nuen ene etcheco harrasia, eta ilhun nabarrean ilki nincen, soin gainetan eramana, populuaren aitzinean.

8. Eta goicean Jauna minçatu citzaitan, cerralaric:

9. Guiçasemea, Israelgo etcheac, etche kexagarri horrec ez othe darotzu erran: Cer hari çare?

10. Erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitzezco profecia hau, Jerusalemen den buruçaguiarençat, eta hequien erdian den Israelgo etche guciarençat.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 12