Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 10:13-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta nic aditzen nuelaric, pirrita hequiec deithu cituen çalhuac.

14. Bakarrac berriz, bacituen lau beguitharte; beguitharte bat, querubin-beguithartea; bigarren beguithartea, guiçon-beguithartea; hirugarren beguithartea, lehoin-beguithartea; eta laugarrena, arrano-beguithartea.

15. Eta querubinac goititu ciren; hequiec ciren Cobarreco ur-heguian ikusi nituen abere berac.

16. Querubinac ibilcen cirenean, pirritac ere orobat ibilcen ciren hequien aldean; eta querubinec hegalac alchatzen cituztenean lurretic goititzeco, pirritac etziren egoten, bainan hequiec ere querubinen aldean içaten ciren.

17. Guelditzen ciren, querubinac guelditzean; eta goititzen ciren, hequiec goititzean; ecen bicitzeco izpiritua hequietan cen.

18. Eta Jaunaren ospea temploco sarcetic ilkiric, jarri cen querubinen gainean.

19. Eta querubinec hedaturic beren hegalac, lurretic alchatu ciren ene aitzinean; eta hequiec goatearequin, pirritac ere jarraiqui ciren; eta baratu ciren Jaunaren etcheco athe iguzqui-aldecoaren sarcean; eta Israelgo Jaincoaren ospea hequien gainean cen.

20. Cobarreco ur-heguian Israelgo Jaincoaren azpian ikusi nituen abere berac ciren, eta eçagutu nuen querubinac cirela.

21. Bakarrac bacituen lau beguitharte eta lau hegal; eta guiçon-escua beçalaco bat bacen hequien hegalen azpian.

22. Hequien beguitharteetaco itchura, eta beguiratzea eta bakotcharen oldarra aitzinerat eguiteco, Cobarreco ur-heguian ikusi nituen ber-berac ciren.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 10