Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34

Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Adi çaçu, Israel, egun iraganen duçu Jordaneco ura, jabe çaitecençat jendaqui handienez eta çu baino hazcarragoez, hiri handi eta ceruraino harrasiztatuez,

2. Populu larri eta irazquiz gaitz, Enaquen seme, ikusi eta aditu ditutzuenez, ceinei nihorc buru eguin ez baiteçoquete.

3. Jaquinen duçu beraz egun çure Jainco Jauna bera çure aitzinean iraganen dela, su jale eta erregarri bat iduri, ceinac hequiec herraustuco, xahutuco eta galduco baititu aphur batez çure beguien aitzinean, berac erran içan darotzun beçala.

4. Çure Jainco Jaunac çure aitzinean xahutu dituqueenean, ez beçaçu erran çure bihotzean: Ene çucentasuna gatic Jaunac sarraraci nau lur hunen goçatzera, beren impioquerien gatic xahutuac direnaz gueroz jendaia hauquiec.

5. Ecen etzare çure çucena gatic eta çure bihotzeco çucentasuna gatic sarthuco lur horien goçatzera: bainan çu sarcean, xahutuac içanen dira, ceren impioqui bici içan diren; eta Jaunac bethe deçançat bere hitza, cinequin aguinduz emana çuen arbasoei, Abrahami, Isaaqui eta Jacobi.

6. Jaquiçu beraz çure Jainco Jaunac ez darotzula çure çucenen bidez goçatzerat emanen lur guciz on hori, buru gogorreneco populu bat çarenaz gueroztic.

7. Orhoit çaiteci eta ez bequiçu ahanz, nola hasarretzera erakarri içan duçun çure Jainco Jauna mortuan. Eguiptotic ilki çaren egunetic leku huntaraino bethi Jaunaren contra erasiaca haritu çare:

8. Ecen-eta narritatu duçu Horeben, eta hasarreturic xahutu nahi cintuen.

9. Mendi gainera igan nincenean harcera har-lauçac, Jaunac çuequin eguin çuen batasuneco har-lauçac; eta mendian egon nincen berrogoi gau-egunez, oguiric jaten eta uric edaten ez nuelaric.

10. Eta Jaunac eman çarozquitan bi har-lauça Jaincoaren erhiaz iscribatuac, eta çaduzcatenac mendian suaren erditic erran cituen solas guciac, populuco baldarna bildua çagoenean.

11. Berrogoi egun eta berce haimberce gau iragan cirenean, Jaunac erran çarozquitan bi har-lauça, batasuneco lauçac,

12. Eta erran çarotan: Xuti çaite, eta hemendic laster jauts çaite, ceren Eguiptotic erakarri duçun çure populua laster makurtu baita erakutsi dioçun bidetic, eta beretzat jaincorde urthu bat eguin baitu.

13. Eta berriz Jaunac erran çarotan: Ikusten dut populu hori buruz gogorra dela:

14. Utz neçaçu xehaca deçadan, eta horren icena ceruaren-petic ecezta deçadan, eta hori baino handiagoa eta hazcarragoa den populu baten gainean eçarrico çaitut.

15. Eta sutan çagoen menditic jausten nincelaric, eta batasuneco bi lauçac bi escuez naduzcalaric;

16. Eta ikusi nuenean bekatu eguin cinutela çuen Jainco Jaunaren contra, eta eguin cinutela çuençat aratche urthu bat, eta laster makurtu cinetela haren bide erakutsi çarotzuenetic,

17. Arthiqui nituen lauçac escuetaric, eta hautsi nituen çuen aitzinean.

18. Eta lehen beçala, ahuspez erori nincen Jaunaren aitzinean, berrogoi gauegunez oguiric jaten eta uric edaten ez nuelaric, Jaunaren contra eguin cintuzten bekatu gucien gatic, eta ceinetaz hura hasarretzera erakarri baitzinduten.

19. Ecen lotsatu ninduten haren sumindurac eta hasarreac, ceinac çuen contra subermaturic, xahutu nahi baitzintuzteten. Eta aldi hartan ere Jaunac ençun içan ninduen.

20. Aaronen contra ere borthizqui hasarreturic, nahi çuen xahutu, eta harençat halaber errequeitu nuen.

21. Hartu nuen guero çuen bekatugailu eguin cindutena, erran nahi da aratchea eta suan erre nuen; eta puscaturic, eta dena herrautsetan eçarriric, arthiqui nuen menditic jausten cen ur-errecara.

22. Erre-lekun ere, eta Froga-lekun, eta Çalequeriaco ehorz-lekun narritatu cinduten Jauna.

23. Eta noiz-etare Cadesbarnetic igorri baitzintuzten, cioelaric: Çoazte eta goça çaizte nic çuei eman lurraz, erdeinatu duçue orduan ere çuen Jainco Jaunaren manua, ez dioçue sinheste hartu, eta ez duçue ençun nahi içan haren boça:

24. Bainan bihurri içatu çarete bethi, eçagutzen hasi çaituztedan egunetic.

25. Eta ahuspez egon nincen Jaunaren aitzinean berrogoi gau-egunez, ceinetan errequeituz errequeitzen bainuen, çuec ez xahutzeco, dixidatu çuen beçala;

26. Eta othoiztuz erran nioen: Jainco Jauna, ez beçaçu xahu çure populua, eta çure primança çure indarraren handiaz berrerosi duçuna, Eguiptotic escu hazcarrean eraiqui ditutzunac.

27. Orhoit bequizquitzu çure cerbitzari Abraham, Isaac eta Jacob: ez becedi beguira populu hunen gogortasunari, impioqueriari eta bekatuari,

28. Beldurrez-eta gu eraiqui gaituçun toquico egoiliarrec erran deçaten: Jaunac aguindu cioeten lurrean ecin sarraraz cetzaqueen, eta gaitzets cituen: horren gatic eraiqui ditu mortuan galaraztecotzat.

29. Hauquiec çure populu eta primança dira, çure indarraren handiz eta besoco çabaltasunaz eraiqui ditutzunac.