Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 8:3-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Jateco escasiaz jo çaitu, eta mana, çuc eta çure aitec eçagutzen etzindutena, hazcurritzat eman içan darotzu, çuri erakustecotzat guiçona ez dela ogui hutsean bicitzen bainan Jaunaren ahotic ilkitzen den hitz gucitan.

4. Huna berrogoi urthe, larrua estalcen çarotzun soinecoa, ez dela behinere ihetcheduraz hautsi, eta çure oinetacoac ez direla phorrocatu:

5. Çure gogoan iharduc deçaçunçat, guiçonac bere semea arguitzen duen beçala, orobat arguitu çaituela çure Jainco Jaunac;

6. Beguira detzatzunçat çure Jainco Jaunaren manamenduac, eta haren bidean ibil çaitecen, eta haren beldurra içan deçaçun.

7. Ecen çure Jainco Jaunac sarraracico çaitu lur on batean, laes eta ur eta ithurrietaco lurrean, ceinetaco mendi celhaietara erausten baitira ibaien sorth-buruac:

8. Ogui, garagar eta mahats lurrean, ceintan sorcen baitira picoac, mingranac eta olibac: olioaren eta eztiaren lurrean;

9. Ceintan escasiaric batere gabe janen baituçu çure oguia, eta gauça gucietaco nasaiciaz goçatuco baitzare; ceintaco harriac burdinac baitira eta ceintaco mendietaric atheratzen baitira cobre mokorrac:

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 8