Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 7:18-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Ez lotsa, bainan orhoit bequizquitzu çure Jainco Jaunac Faraoni eta Eguiptoar guciei eguin diotena,

19. Çure beguiec ikusi dituzten içurri gaitzac, eta ikuscariac, eta sendagailac, eta escu hazcarra, eta beso çabala, çure Jainco Jaunac erabiliac çure eraiquitzeco, lotsatzen çaituzten populu guciei hala-hala eguinen diote.

20. Gaineraco, çure Jainco Jaunac listorrac ere igorrico ditu hequien gainera, oro xahu detzaneraino, eta gal detzaneraino çuri itzuriac eta gorde ahal içan direnac.

21. Etzare hequien beldur içanen, ceren çure erdian baita çure Jainco Jauna, Jainco handi eta ikaragarria.

22. Jendaia hequiec berac urthuco ditu çure aitzinean emequi-emequi eta çathica. Ecin xahutuco ditutzu oro batean, beldurrez-eta lurreco basa ihiciac berha ditecen çure contra.

23. Eta çure Jainco Jaunac escuetara emanen darozquitzu, eta herioz joco ditu arras xahutuac içan ditecen arteo.

24. Eta hequien erregueac escuetaratuco darozquitzu, eta ceruen-petic eceztatuco ditutzu hequien icenac: nihorc ecin buru eguinen darotzu hequiec çathicatu dituçun arteo.

25. Hequien obra bernuçatuac suz erreco dituçu: ez duçu irritsic içanen urhe eta cilhar halaco eguiten erabiliarençat; eta hequietaric ez duçu çuretzat deusere hartuco, etzediençat hobendun jar, ceren-eta hats baitzaizco çure Jainco Jaunari.

26. Eta idolatic ez duçu den-gutiena çure etchean sarthuco, anathema bilhaca etzediençat, hura bera den beçala. Higüin içanen duçu hala nola-nola pusca cikin bat, eta gauça kutsacor, eta satsu bat beçala hats içanen çaitzu, ceren den anathema.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 7