Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 7:10-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta berehala bihurcen diotena gaitzirizcotan daducatenei, haletan non eceztatzen baititu, eta luçatzen ez baitu, han berean merecitua bihurtuz.

11. Beguira çatzu beraz manamendu, ceremonia eta erabaqui nic egun bethetzeaz meçutzen darozquitzutanac.

12. Baldin erabaqui hauquiec ençun ondoan, iduquitzen eta bethetzen badituçu, çure Jainco Jaunac ere beguiratuco darozquitzu batasuna eta çure arbasoei cin eguinez aguinduricaco urricalpena;

13. Eta maithatuco çaitu, eta berhatuco, eta benedicatuco ditu çure sabeleco fruitua, eta çure lurreco fruitua, oguia eta mahatsa, olioa eta abere larriac, eta ardi-arthaldeac, lur hartan, ceina çuri emanen çarotzula cin eguin baitiote çure arbasoei.

14. Benedicatua içanen çare populu gucien artean. Çure baithan ez da içanen urrix-orotsetan agorric, ala guiçonetan, ala abereetan.

15. Jaunac çu ganic urrunduco ditu ahuldura guciac; ez ditu çure gainera ekarrico eçagutu dituçun Eguiptoco gaitz guciz gaixtoac, bainan helduco ditu çure etsai gucien gainera.

16. Iretsico ditutzu çure Jainco Jaunac escuetaratuco darozquitzun populu guciac. Çure beguiac ez ditu guphidez utzico, eta ez ditutzu hequien jaincoac cerbitzatuco, çure galbide içan ez ditecençat.

17. Eguin bacineça çure baithan: Jendaia horiec ni baino ostez guehiago dira, nola xahutuco ahal ditut?

18. Ez lotsa, bainan orhoit bequizquitzu çure Jainco Jaunac Faraoni eta Eguiptoar guciei eguin diotena,

19. Çure beguiec ikusi dituzten içurri gaitzac, eta ikuscariac, eta sendagailac, eta escu hazcarra, eta beso çabala, çure Jainco Jaunac erabiliac çure eraiquitzeco, lotsatzen çaituzten populu guciei hala-hala eguinen diote.

20. Gaineraco, çure Jainco Jaunac listorrac ere igorrico ditu hequien gainera, oro xahu detzaneraino, eta gal detzaneraino çuri itzuriac eta gorde ahal içan direnac.

21. Etzare hequien beldur içanen, ceren çure erdian baita çure Jainco Jauna, Jainco handi eta ikaragarria.

22. Jendaia hequiec berac urthuco ditu çure aitzinean emequi-emequi eta çathica. Ecin xahutuco ditutzu oro batean, beldurrez-eta lurreco basa ihiciac berha ditecen çure contra.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 7