Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 7:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta goçatzera sarthuco çaren lurrera çure Jainco Jaunac barneratuco çaituenean, eta çure aitzinean xahutuco dituenean jendaqui asco, Hethearrac, eta Jerjesearrac, eta Amorhearrac, Cananearrac, eta Pherecearrac, eta Hebearrac, eta Jebusearrac, çazpi jendaia çu baino osle hainitz handiagocoac eta hazcarragoac;

2. Eta çure Jainco Jaunac çuri escura emanen darozquitzunean, joco dituçu heriotzeraino. Ez duçu hequiequin batasunic eguinen, eta etzazquiote urricalduco;

3. Eta ez duçu hequiequin ezconçaric josico. Ez dioçu çure alabaric haren semeari emanen, eta ez duçu haren alabaric çure semeari onhetsico,

4. Ceren-eta çure semea bilduco baitu niri ez jarraiquitzera, eta nahiago içatera jainco atzeac cerbitzatu; eta jaucico da Jaunaren hasarrea, eta ordu berean xahutuco çaitu.

5. Aitzitic lehenago hau eguinen dioçu: lurrerat arthicatzu haren aldareac, phorroca çatzu haren jaincomoldeac, ebac lucuac, eta erre itchura bernuçatuac;      

6. Ceren baitzare çure Jainco Jaunari sainduetsi populu bat. Çure Jainco Jaunac çu hautatu çaitu, içan çaquiozquiençat populu bere-berea lurraren gainean diren populu gucien artetic.

7. Jauna ez da çuei batu, eta etzaituztete hautatu berce populu guciac ostetan xitzen cintuztelacotz, berce populuac oro baino aphurragoac cineztenean:

8. Bainan bai ceren Jaunac maithatu baitzaituztete eta beguiratu baitu çuen arbasoei eguin cioeten cina: eta escu hazcarrean eraiqui çaituztete, eta gathibutasuneco etchetic berrerosi, Faraon Eguiptoco erregueren escutic.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 7