Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 6:7-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta erranen diozcatzu çure semeei, eta çure gogoa hauquietan erabiliren duçu çure etchean jarria çaudecinean, bidean çabilçanean, lotaracoan eta atzarcean.

8. Eta lothuco dituçu orhoitgailu bat çure escuan beçala, içanen eta erabilico dira çure bi beguien artean;

9. Eta iscribatuco dituçu çure etcheco athelasean eta atheetan.

10. Eta çure Jainco Jaunac çure arbaso Abrahami, Isaaqui eta Jacobi cin eguinez aguindu dioeten lurrean sarraraci çaituqueenean; eta eman darozquitzuqueenean çuc eguingabeco hiri handi eta guciz onac,

11. Çuc eguingabeco etche onthasun guciez betheac, çuc cilhatugabeco urteguiac, çuc landatugabeco mahasti eta olibadiac;

12. Eta jan duqueçuenean, eta asea çaretequeenean:

13. Arduratsuqui beguira çaite ahanztetic Jauna, Eguiptoco lurretic, gathibutasuneco lurretic ilki çaituena. Çure Jainco Jaunaren beldur içanen çare, hura bakarric cerbitzatuco duçu, eta cin haren icenaz eguinen duçu.

14. Çuen inguruan diren edocein jendaquiren jainco atzeen ondotic ibilico etzarete,

15. Ecen Jainco bekaizcorra da, çure erdian den Jainco Jauna, beldurrez-eta çure contra suta dadien Jaunaren hasarrea, eta ken çaitzan lurraren gainetic.

16. Ez duçu frogapenetan eçarrico çure Jainco Jauna Froga-lekun eguin içan duçun beçala.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 6