Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 6:17-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Beguira çatzu çure Jainco Jaunaren manamenduac, lekucotasun eta ceremonia meçutu darozquitzunac;

28. Eta eguiçu Jaunaren aitzineco on eta gogaragarri dena, onsa guertha daquiçun, eta sarthuric goça deçaçun lur guciz on hura, ceinetaz Jaunac cin eguin baitu çure arbasoei,

19. Çure etsai guciac çure aitzinean xahutuco dituela, erran içan duen beçala.

20. Eta gueroan çure semeac galde eguinen darotzunean, dioelaric: Cer erran nahi dute lekucotasun horiec, ceremonia eta erabaqui gure Jainco Jaunac meçutu darozquigunec?

21. Erranen dioçu: Faraonen gathibu guinen Eguipton, eta Jaunac escu hazcarrean eraiqui gaitu Eguiptotic;

22. Ikuscari eta sendagaila handiac eta gogorrenac Eguipton eguin içan ditu gure beguien aitzinean Faraonen eta haren etche guciaren contra,

23. Eta handic eraiqui gaitu, sararaciric eman ceçagun lurra, ceinaren gainean cin eguin baitzuen gure aitei.

24. Eta Jaunac manatu darocu beguira detzagun legue horiec oro, eta gure Jainco Jaunaren beldur içan gaitecen, onsa hel gaitecençat gure bicitzeco egun gucietan, egun guerthatzen den beçala.

25. Eta gure alderat urricalmendutsu içanen da, baldin beguiratzen eta bethetzen baditugu haren manamendu guciac gure Jainco Jaunaren aitzinean, manatu içan darocun beçala.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 6