Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 6:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hauquiec dira manamendu, ceremonia eta erabaquiac çuen Jainco Jaunac manatu dituenac, nic çuei irakasteco, eta çuec bethetzeco goçatzera orai çohazten lurrean:

2. Çuen Jainco Jaunaren beldurra içan deçaçuençat, eta beguira detzatzuen haren manu eta manamendu guciac, nic meçutzen darozquitzuetanac çuei, çuen semeei eta ilobasoei, çuen bicico egun orotaco, luça ditecençat çuen egunac.

3. Adi çaçu, Israel, eta beguira, Jaunac çuri manatuac eguin detzatzun, eta onsa guertha daquiçunçat, eta berhatuz goan çaitecençat, çure arbasoen Jainco Jaunac aguindu darotzun beçala esne eta ezti darioen lurra.

4. Adi çaçu, Israel: Gure Jainco Jauna, Jaun bakarra da.

5. Çure Jainco Jauna maithatuco duçu çure bihotz guciaz, çure arima guciaz, çure indar guciaz.

6. Eta çure bihotzean içanen dira egun nic manamendutan ematen darozquitzutan hitz hauquiec:

7. Eta erranen diozcatzu çure semeei, eta çure gogoa hauquietan erabiliren duçu çure etchean jarria çaudecinean, bidean çabilçanean, lotaracoan eta atzarcean.

8. Eta lothuco dituçu orhoitgailu bat çure escuan beçala, içanen eta erabilico dira çure bi beguien artean;

9. Eta iscribatuco dituçu çure etcheco athelasean eta atheetan.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 6