Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 5:20-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Ez duçu lagunaren contra gueçurrezco lekucotasunic erranen.

21. Ez duçu irritsic ekarrico lagunaren andreari, etcheari, landari, muthilari, nescatoari, idiari, astoari, eta haren edocein gauçari.

22. Horiec dira hitzac Jaunac mendian suaren erditic çuen oste guciaren aitzinean goraqui erran cituenac, guehiagocoric gabe: eta horiec iscribatu cituen niri eman çarozquitan bi har-laucen gainean.

23. Bainan çuec minçoa ilhumbeen erditic adituric, eta mendia sutan ikusiric, ni gana hurbildu cinezten leinuetaco buruçaguiac, eta adinez çaharrenac, eta erran cinarotedan:

24. Horra non gure Jainco Jaunac erakutsi darozcun bere maiestatea eta handitasuna: haren minçoa suaren erditic ençun dugu; eta frogapen egun eguin içan dugu, Jaincoa guiçonari minçaturic, guiçona biciric guelditu dela.

25. Certaco beraz hilen gare eta iretsico gaitu su guciz handi horrec? Ecen baldin berriz aditzen badugu gure Jainco Jaunaren minçoa, hilen gare.

26. Cer da edocein haragui, suaren erditic minçatzen den Jainco biciaren minçoaren ençuteco, eta bere bici ahal içatecotzat guero?

27. Hobequitzat çu hurbil çaiteci: eta adi çatzu gure Jainco Jaunac erranen darozquitzun guciac: guero guri erranen darozquigutzu, eta guc ençun-eta, hequiec eguinen ditugu.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 5