Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 4:8-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Ecen non da berce jendaia bat hain ederretsia, non baitituzque ceremonia, erabaqui çucen eta legue bat osoa, nic egun çuen beguien aitzinean eçarrico dudana beçalacoa?

9. Arduratsuqui beguira çatzu beraz çure burua eta çure arima. Ez ahanz çure beguiec ikusi içan dituzten gauçac, eta ez beitez gal çure gogotic çure bicitzeco egun orotan. Irakatsiren diozcatzute çure seme eta ilobasoei,

10. Çure Jainco Jaunaren aitzinean Horeben jarri cinen egunetic, Jauna niri minçatu içan cenean, cioelaric: Populua ene aitzinera bilaraz çaçu, oroc ençun detzaten ene hitzac lurraren gainean bici diren gucico ikas deçaten ene beldur içaten, eta beren semeei ere irakats diotzotençat.

11. Eta mendia sutan çagoelaric ceruetaraino, hurbildu cineten haren oinetara: eta han ciren ilhumbeac, hedoiac eta gobela.

12. Eta suaren erditic minçatu citzaitzuen Jauna. Aditu içan cinuten haren solasetaco minçoa, eta molduraric batere ikusi etzinuten.

13. Eta erakutsi çarotzueten beguiratzeco manatu çarotzuen batasuna, eta hamar manamenduac ere, har-laucetan iscribatu içan cituenac.

14. Eta orduan manatu çarotan irakats netzatzuen ceremonia eta erabaquiac beguiratu beharco cinituztenac goçatzera çohazten lurrean.

15. Arduratsuqui çain çatzue beraz çuen arimac. Ez duçue iduriqueriaric batere ikusi içan, Horeben suaren erditic Jauna çuei minçatu cen egunean:

16. Beldurrez-eta liluraqueriaz çuençat eguin cineçaten guiça edo ema iduri edo itchura cerbait,

17. Edo lurraren gainean diren edocein abereena, edo ceru-pean hegaldatzen diren hegastinena,

18. Edo lurrean herrestatzen diren cierpeena, edo luphean uretan egoten diren arrainena:

19. Eta beldurrez, beguiac cerurat alchatu-eta, ikus cinetzaten iguzquia, ilharguia eta ceruco içarrac oro, eta enganioac liluraturic hequiec adora cinetzaten, eta gur eguin cineçoten Jaunac ceru-pean diren jendaqui guciençat eguin içan dituen arguiçaguiei.

20. Bada çuec Jaunac hartu çaituzte eta atheratu Eguiptoco burdinazco suteguitic, içatea gatic bere primançaco populu bat, egungo egunean den beçala.

21. Eta Jauna ene contra samurtu da çuen erasien gatic, eta cin eguin du ez dudala Jordaneco ura iraganen, eta ez naicela sarthuco çuei ematera dihoaquiçuen lur guciz onean.

22. Huna bada hilcen naicela toqui huntan eta ez dudala iraganen Jordanea; çuec iraganen duçue, eta goçatuco çarete lur eder hartaz.

23. Israel, berautzu behinere ahanz çure Jainco Jaunac çurequin eguin duen batasuna: berautzu eguin Jaunac eguitetic debecatu darozquitzun hequien itchura bernuçaturic;

24. Ceren çure Jainco Jauna su erregarri bat, Jainco bekaizcor bat baita.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 4