Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 4:42-47 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

42. Hequietarat itzur cedinçat bere lagunari ustecabeco heriotzea eman cioqueena, hura bere etsai içatu gabetaric ez egun bat ez eta bi egun lehenago, eta hiri hequietaric batera ihes eguin ahal ceçançat.

43. Hiri hequiec ciren Bosor mortucoa, ceina baita Errubenen leinuco lur ordoquian; Erramoth Galaadecoa, ceina baita Gaden leinuan; eta Golan Basangoa, ceina baita Manaseren leinuan.

44. Hori da leguea Moisec Israelgo semeen aitzinean ekarri çuena,

45. Eta horiec dira lekucotasunac, ceremoniac eta erabaquiac Israelgo semeei erran ciozcatenac, Eguiptotic atheratu cirenean,

46. Jordanez haindian, Phogorreco temploaren parreco haranean, Hefebonen egotu eta Moisec jo içan çuen Sehon Amorhearren erregueren lurrean. Eta Israelgo semeec, Eguiptotic ilkiric,

47. Goçatu çuten haren lurra eta Og Basango erreguearena, horiec baitziren Amorhearren bi erregueac, Jordanez haindian çaudenac iguzqui-haice alderat,

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 4