Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 4:13-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta erakutsi çarotzueten beguiratzeco manatu çarotzuen batasuna, eta hamar manamenduac ere, har-laucetan iscribatu içan cituenac.

14. Eta orduan manatu çarotan irakats netzatzuen ceremonia eta erabaquiac beguiratu beharco cinituztenac goçatzera çohazten lurrean.

15. Arduratsuqui çain çatzue beraz çuen arimac. Ez duçue iduriqueriaric batere ikusi içan, Horeben suaren erditic Jauna çuei minçatu cen egunean:

16. Beldurrez-eta liluraqueriaz çuençat eguin cineçaten guiça edo ema iduri edo itchura cerbait,

17. Edo lurraren gainean diren edocein abereena, edo ceru-pean hegaldatzen diren hegastinena,

18. Edo lurrean herrestatzen diren cierpeena, edo luphean uretan egoten diren arrainena:

19. Eta beldurrez, beguiac cerurat alchatu-eta, ikus cinetzaten iguzquia, ilharguia eta ceruco içarrac oro, eta enganioac liluraturic hequiec adora cinetzaten, eta gur eguin cineçoten Jaunac ceru-pean diren jendaqui guciençat eguin içan dituen arguiçaguiei.

20. Bada çuec Jaunac hartu çaituzte eta atheratu Eguiptoco burdinazco suteguitic, içatea gatic bere primançaco populu bat, egungo egunean den beçala.

21. Eta Jauna ene contra samurtu da çuen erasien gatic, eta cin eguin du ez dudala Jordaneco ura iraganen, eta ez naicela sarthuco çuei ematera dihoaquiçuen lur guciz onean.

22. Huna bada hilcen naicela toqui huntan eta ez dudala iraganen Jordanea; çuec iraganen duçue, eta goçatuco çarete lur eder hartaz.

23. Israel, berautzu behinere ahanz çure Jainco Jaunac çurequin eguin duen batasuna: berautzu eguin Jaunac eguitetic debecatu darozquitzun hequien itchura bernuçaturic;

24. Ceren çure Jainco Jauna su erregarri bat, Jainco bekaizcor bat baita.

25. Semez eta ilobasoz aitatzen baçarete, eta lur hartan egoten, eta çoraturic eguiten baduçue itchura cerbait, gaizquia çuen Jainco Jaunaren aitzinean eguinez, hura hasarrera jauçarazteco;

26. Cerua eta lurra egun lekuco galdeguiten ditut, laster xahutuac içanen çaretela, Jordanea iraganic goçatzera çohazten lurretic; etzarete han lucez egonen, bainan eceztatuco çaituztete Jaunac,

27. Eta barraiatuco jendaia gucietara, eta gutiac gueldituco çarete jendaien artean, ceinetara eramanen baitzaituzte Jaunac.

28. Eta han cerbitzatuco ditutzue jaincoac guiçonen escuz eguinac çurez eta harriz, ikusten ez dutenac, aditzen ez dutenac, jaten ez dutenac, usnatzen ez dutenac.

29. Eta han çuen Jainco Jauna bilhatzen duçuenean, aurkituren duçue, baldin hargatic bilhatzen baduçue çuen bihotz oroz eta çuen arimaco atsecabe guciz.

30. Aitzinetic erranac çaizquitzuen guciec atzeman çaituzteten ondoan, noizbait bihurtuco çarete çuen Jainco Jauna ganat, eta ençunen duçue haren boça,

31. Ceren çuen Jainco Jauna, Jainco urricalmendutsu bat baita: etzaituztete utzico, ez-eta alde bat xahutuco, ez-etare ez du ahancico çuen aitequin cin eguinicaco batasuna.

32. Galde eguiçu beihalaco egunez, çure aitzinean içatu direnez, Jaincoac lurraren gainean guiçona eguin içan çuenetic, heian ceruaren buru batetic berceraino horrelacoric nihoiz eguin içan den, edo egundaino ikusi,

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 4