Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 33:3-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Maithatu ditu populuac, saindu guciac haren escuan daude; eta haren oinetara hurbilcen diren guciac arguituco dira haren irakaspenaz.

4. Moisec meçutu darocu leguea, Jacoben iraulguiaren primança.

5. Guciz çucena denaren baithan erregue içanen da, populuaren aitzindariac Israelgo leinuequin bilduac içan diren ordutic.

6. Bici bedi Erruben, ez bedi hil, bainan molcho ttipian içan bedi.

7. Hau da Judaren benedicionea: Jauna, adi çaçu Judaren minçoa, eta sarraraz çaçu bere populuan: horren escuac guducatuco dira Israelen alde, eta haren gueriçatzaile içanen da etsaien contra.

8. Lebiri, berriz, erran cioen: Jauna, çure perfetasuna eta irakascunça çor çaizquio guiçon sainduari, ceina frogapenez frogatu eta Jaçar-lekuco uretan juiatu baituçu,

9. Ceinac erran baitiote bere ait-amei: Etzaituztet eçagutzen; eta bere anaiei Ez daquit nor çareten; eta ez dituzte eçagutu beren semeac ere. Hauquiec beguiratu dute çure errana, eta iduqui çure patua,

10. Çure erabaquiac, oi Jacob, eta çure leguea, oi Israel: hauquiec escainico dute isensua çure hasarreari eta holocaustac çure aldarean.

11. Benedica çaçu, Jauna, hunen indarra, eta onhets hunen escuetaco eguinça. Jo çaçu hunen etsaien bizcarra, eta ez beitez xuti hau higüincen dutenac.

12. Eta Benjamini erran cioen Moisec: Jaunaren guciz-maithatua gogo çabalez egonen da hunen baithan; ezcont-ohean beçala egonen da egun osoa, eta hunen bulharren artean sosegu hartuco du.

13. Josepi ere erran cioen: Hunen lurra bethe bedi Jaunaren benedicioneaz, ceruco fruituez, ihinçaz eta lupheco ithurriez,

14. Iguzquiaren eta ilharguiaren fruituez,

15. Mendi çaharren maceletaco, eta bethiereco bizcargainetaco fruituez,

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 33