Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 33:22-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Eta Dani erran cioen: Danec iduri du lehoinaren umea; Basandic urrun hedatuco da.

23. Nefthaliri erran cioen: Nefthali nasaiciaz goçatuco da, eta Jaunaren benedicioneez bethea içanen da: itsasoa eta hegoaldea bereac içanen ditu.

24. Aserri, berriz, erran cioen: Aser bere semeetan benedicatua, bere anaien gogaraco içan bedi, eta bere oina olioan busti beça.

25. Burdinaz eta cobrez içanen du oinecoa. Çure gaztetasuneco egunac iduri içanen dira çure çaharcecoac ere.

26. Ez da Jaincoric guciz çucenaren Jaincoa beçalacoric, ceru gainera igaiten dena da, çure lagunçailea. Haren indarraren handiz derabilça hedoiac.

27. Haren egoitza gainean da eta haren beso bethidanicoa beherean: çure aitzinetic iraicico du etsaia, eta erranen dio: Herrauts eguin hadi.

28. Israelen eguinen du bere egoitza bakarric eta gogoa çabalic. Ogui-arnotaco lurrean içanen da Jacoben beguia, ceruac estalico du bere ihinçaz.

29. Dohatsu çare, oi Israel! nor da çure iduricoric, populu Jauna baithan salbatzen çarena? Hura da çure lagunçaco erredola, çure ospearen ezpata. Ukatuco çaituzte çure etsaiec, eta çuc, çangoa eçarrico dioçute lephoaren gainean.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 33