Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 33:19-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Populuac deithuco dituzte mendira; han imolatuco dituzte çucembidezco bitimac. Esnea beçala edosquico dituzte itsasoco ontasunceac eta legarrean gordeac diren aberastasunac.

20. Eta Gadi erran cioen: Gad çabalqui benedicatua da, lehoina iduri phausuan dago, et hartu ditu besoa eta burua.

21. Eta ikusi du bere lehentasuna, ceren bere çathian baitu etzana irakaslea, ceina içatu baita populuco aitzindariequin, ceinac eguin baititu Jaunaren çucembideac eta haren erabaquia Israelequin.

22. Eta Dani erran cioen: Danec iduri du lehoinaren umea; Basandic urrun hedatuco da.

23. Nefthaliri erran cioen: Nefthali nasaiciaz goçatuco da, eta Jaunaren benedicioneez bethea içanen da: itsasoa eta hegoaldea bereac içanen ditu.

24. Aserri, berriz, erran cioen: Aser bere semeetan benedicatua, bere anaien gogaraco içan bedi, eta bere oina olioan busti beça.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 33