Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 33:12-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Eta Benjamini erran cioen Moisec: Jaunaren guciz-maithatua gogo çabalez egonen da hunen baithan; ezcont-ohean beçala egonen da egun osoa, eta hunen bulharren artean sosegu hartuco du.

13. Josepi ere erran cioen: Hunen lurra bethe bedi Jaunaren benedicioneaz, ceruco fruituez, ihinçaz eta lupheco ithurriez,

14. Iguzquiaren eta ilharguiaren fruituez,

15. Mendi çaharren maceletaco, eta bethiereco bizcargainetaco fruituez,

16. Lurreco fruituez eta haren nasaitasunaz. Sasian aguertu içan denaren benedicionea jauts bedi Josepen buruaren gainera, eta Naçarearraren buru gainera bere anaien artean.

17. Hunen edertasuna da cecenaren lehembicico umearena iduri, hunen adarrac errinoceroarenac beçala dira: hequiez bulkatuco ditu jendaiac lurraren berce bazterreraino. Holacoac dira Efraimen osteac eta Manaseren milacac.

18. Guero erran cioen Çabuloni: Boz çaitezte, çu Çabulon, çure ilkialdian, eta çu, Isacar, çure olhetan.

19. Populuac deithuco dituzte mendira; han imolatuco dituzte çucembidezco bitimac. Esnea beçala edosquico dituzte itsasoco ontasunceac eta legarrean gordeac diren aberastasunac.

20. Eta Gadi erran cioen: Gad çabalqui benedicatua da, lehoina iduri phausuan dago, et hartu ditu besoa eta burua.

21. Eta ikusi du bere lehentasuna, ceren bere çathian baitu etzana irakaslea, ceina içatu baita populuco aitzindariequin, ceinac eguin baititu Jaunaren çucembideac eta haren erabaquia Israelequin.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 33