Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 33:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau da benedicionea Moisec, Jaincoaren guiçonac, hil aitzinean Israelgo semeei eman ciotena.

2. Eta erran çuen: Jauna Sinaitic ethorri da, eta Seirretic ilki çarocu; Pharango menditic aguertu da, eta sainduac milaca harequin. Haren escu escuinean da suzco leguea.

3. Maithatu ditu populuac, saindu guciac haren escuan daude; eta haren oinetara hurbilcen diren guciac arguituco dira haren irakaspenaz.

4. Moisec meçutu darocu leguea, Jacoben iraulguiaren primança.

5. Guciz çucena denaren baithan erregue içanen da, populuaren aitzindariac Israelgo leinuequin bilduac içan diren ordutic.

6. Bici bedi Erruben, ez bedi hil, bainan molcho ttipian içan bedi.

7. Hau da Judaren benedicionea: Jauna, adi çaçu Judaren minçoa, eta sarraraz çaçu bere populuan: horren escuac guducatuco dira Israelen alde, eta haren gueriçatzaile içanen da etsaien contra.

8. Lebiri, berriz, erran cioen: Jauna, çure perfetasuna eta irakascunça çor çaizquio guiçon sainduari, ceina frogapenez frogatu eta Jaçar-lekuco uretan juiatu baituçu,

9. Ceinac erran baitiote bere ait-amei: Etzaituztet eçagutzen; eta bere anaiei Ez daquit nor çareten; eta ez dituzte eçagutu beren semeac ere. Hauquiec beguiratu dute çure errana, eta iduqui çure patua,

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 33