Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 33:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau da benedicionea Moisec, Jaincoaren guiçonac, hil aitzinean Israelgo semeei eman ciotena.

2. Eta erran çuen: Jauna Sinaitic ethorri da, eta Seirretic ilki çarocu; Pharango menditic aguertu da, eta sainduac milaca harequin. Haren escu escuinean da suzco leguea.

3. Maithatu ditu populuac, saindu guciac haren escuan daude; eta haren oinetara hurbilcen diren guciac arguituco dira haren irakaspenaz.

4. Moisec meçutu darocu leguea, Jacoben iraulguiaren primança.

5. Guciz çucena denaren baithan erregue içanen da, populuaren aitzindariac Israelgo leinuequin bilduac içan diren ordutic.

6. Bici bedi Erruben, ez bedi hil, bainan molcho ttipian içan bedi.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 33