Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 32:9-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Bainan Jaunaren çathia içan cen haren populua: Jacob içan cen haren primançaco lokarria.

10. Jaunac kausitu çuen leku basa batean, leku icigarri eta mortu çabalean; asco ingurutan lagundu çuen eta arguitu çuen; eta bere beguico ninica beçala çaindu çuen.

11. Arrano bere umeac airatzera deitzen dituenac eta hequien gainean hegaldaca dabilanac beçala, hedatu ditu bere hegalac, eta hartu du eta bere soin gainean eraman.

12. Jauna bakarric içatu da haren bidari; eta jainco arrotzic etzen harequin.

13. Lur gora batean eçarri du, jan cetzan landetaco fruituac, alcha cetzan eztia harritic eta olioa malkar gogorrenetic,

14. Burra behietaric eta esnea ardietaric, bildotsen bilgorrarequin eta Basanen semeen aharienarequin, eta pitticac oguiaren mamiarequin, eta edan ceçan mahatsaren arno garbiena.

15. Populu maithatua goritu da eta bihurtu: loditu denean, guicendu, çabaldu denean, utzi du Jainco bere eguilea, eta guibelatu da Jainco bere salbatzailea ganic.

16. Sumindu dute jainco arrotzez, beren icigarriqueriez jauçaraci dute haren hasarrea.

17. Ez Jaincoari, bainan debruei imolatu dituzte bitimac, eçagutzen etzituzten jaincoaiçunei: ethorri çaizcote jainco berri batzuec horien aitec adoratu ez dituztenac.

18. Bazterrerat utzi duc sorthu hauen Jaincoa, ahanci duc ezdeusetaric eguin hauen Jauna.

19. Jaunac ikusi du eta jauci da haren hasarrea, ecen sumindu dute bere seme-alabec.

20. Eta erran du: Gordeco diotet ene beguithartea, eta beguiztatuco dut horien azquen ordua: iraulgui tzarra, seme arnegatuac baitira.

21. Tarritatu naute gueçurrezco jaincoz, eta sumindu naute beren eguitate erguelez; eta nic tarritaturen ditut enea ez den ez populu batez, eta suminduren populu çoro batez.

22. Ene hasarreari lothu çaio su, eta ifernu çolaraino oro erreco ditu: iretsico du lurra bere çothalarequin, mendien erroac sutan egonen dira.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 32