Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 32:32-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

32. Horien mahastiac dira Sodomaco eta Gomorhaco hiripeetaco mahastietaric: horien mahatsa, kelder mahatsa, molkoac guciz karatsac;

33. Horien arnoa erainsuguearen mina eta aspicaren phoçoin hilgarria.

34. Ez othe dira jaquitate horiec guciac ni baithan, eta ene kutchetan ciguilatuac?

35. Aspercea niri da, eta ordu içanen denean çorra pagatuco diotet, behaztopa daquioeten çangoa: hurbil da galpeneco eguna, ordua lasterrez heldu da.

36. Jaunac juiatuco du bere populua, eta urricalduco çaiote bere cerbitzariei: ikusico du besoac herbaldu direla, sethiatuac iraungui eta ondarrac eceztatu.

37. Eta erranen du: Non dituzte beren sinhesteco jainco hequiec?

38. Ceinen bitimen bilgorrac jaten baitzituzten eta libacionetaco arnoa edaten? Jaiqui beitez, lagunça ekar beçaçuete, çuen behar orduan gueriça betzaitzate.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 32